XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Epaileak erabaki duena egingo da.

Eta, besterik gabe, bi zati berdinetan zatitu zuen astoa; gero, bere zerbitzariei dei egin eta etxea birrindu zezatela agindu zien.

Bienbitartean, anaia behartsuak berari zegozkion tresnak bildu eta etxeari su ematen hasi zen.

- Ez ezazu etxea erre esan zion anaia aberatsak, nire zatia ere erre bait dezakezu.

Anaia behartsuak erantzun zion: - Nork galerazi diezadake nire ondasunekin nahi dudana egitea? Neure zatia erre eta babak erein nahi ditut lur horretan.

Orduan anaia aberatsak esan zuen: - Hori ez da bidezkoa. Goazen epailearengana; berak erabakiko du auzi hau.

Berak esaten duena egingo da.

Eta epailearengana joan ziren berriro.

Anaia aberatsa makurtu zen, eta gertaturikoa adierazten hasi zen.

Epaileak, honi entzun ondoren, esan zuen: - Aurreko hartan esan nuena bera esango dizuet.

Bakoitzak nahi duena egin dezake bere zatiarekin.

Zuk eskubide osoa duzu etxea desegiteko eta zeure zatia jasotzeko, eta zure anaiak eskubide osoa du bere zatia erretzeko, zuk ez eragotzi.

Anaiak joan egin ziren.

Aberatsak esan zuen: - Erabaki zentzugabea da.

Behartsuak esan zuen: - Epaileak erabaki duena egingo da.